Etorkinen egoeraz Zumarragan

Urte askotan zehar Zumarraga etorkinen bizileku izan da. Kanpotik etorri direnen etxea bihurtu da. Garai batean estatu espainiarretik zetozenak gelditu ziren gure artean eta gaur egun Argentina, Maroko, Txina, Pakistania, Errumania, Portugal eta abar luze batetik etorritako jendea ere bizi da gure artean.

 Errealitate berri honen aurrean lan asko dago egiteko Zumarragan. Etorkinen integrazioa bermatuko duen mekanismo bat jarri behar da martxan. Beren etorrera eta integraziorako pausu eta baliabide zehatzak ezartzea ezinbestekoa baita.

 Egin beharreko tramite burokratikoetan laguntza eman behar zaie. Formazio akademiko eta euskara ikastaroak eskeini eta horretarako erraztasunak eman. Are gehiago, hemengoak garenon eta kanpotik datozenen kultura eta herri nortasun mailako elkar ezagutzarako ekintzak gauzatu behar dira, herritarren eta etorri berrien arteko komunikazio kanalak sustatuz.

Ezberdintasunean dagoen aberastasunaz jabetuz eta elkarbizitza anitzagoa sustatuz Zumarraga toleranteago eta herrikoaiago bat sortzea denon esku dago. 

Explore posts in the same categories: General

Comment: