Katalogoko kultur eskeintzak? Ez, eskerrikasko!

Zumarragan kultur talde ugari daudela ezin uka daiteke. Kultur talde anitz eta oso era ezberdinetakoak. Beraien eskeintza kulturala hor dago, baina herrian gehienetan ez du merezi bezalako ohiartzunik lortzen. Batzutan propaganda gutxi egiten zaiolako, eta besteetan herrian kultur arloan egiten diren ekintzetara jende gero eta gutxiago gerturatzen delako.Udaletxetik ere antoltatzen dizkigute beste hainbat, baina jarri al gara pentsatzen horiek diren herriak-guk- benetan nahi ditugunak?

Arlo honetan ere lan asko dago egiteko. Kultur eskaintza berriak sortu behar dira, adin tarte guztietako jendeari zuzendutakoak eta formula berriak asmatuta eskeini behar zaizkionak.

Herriko kultur taldeen arteko koordinazio faltak ere askotan lan hau zailtzen du, eta komunikazio hau eraginkorragoa izango balitz kultur eskaintza gehiago eta hobeagoak lortuko zirelakoan gaude. Eta zu; prest al zaude gure kulturaren alde lan egiteko?

Explore posts in the same categories: Albisteak

Comment: