Euskararen egoeraz Zumarragan

Datu ofizialei kasu eginez gero, zumarragatarren ehuneko handi batek ez daki euskaraz hitz egiten. Euskara gure hizkuntza delako eta herri bezala nortasuna ematen digulako, bizirik mantentzea gure ardura da.

Badira gure herrian euskararen normalizazioaren alde lanean dabiltzan taldeak. Horien gainetik hala ere, maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean euskararen berreskuperapen osoa emateko urratsak ematea beharrezkoa dela deritzogu.

Euskaraz ez dakiten horiei gure hizkuntza ikasteko bitartekoak eskeini behar dizkiegu. Maila ofizialean, udaletxean etab. ematen diren komunikazioak euskarazkoak izan daitezen bermatu behar dugu. Euskarazko komunikabideak bultzatu behar ditugu. Kanpotik datozen etorkinei gure hizkuntza den altxorra zein den erakutsi behar diegu.

Azken batean euskara erabili egin behar dugu, eta hori guztion ardura da. Horregatik, zer egingo zenuke zuk, Zumarragan euskara bultzatzeko?

Explore posts in the same categories: Albisteak

One Comment on “Euskararen egoeraz Zumarragan”

  1. xabi Says:

    Oso merkea da oraindik ere Zumarragan euskal hizkuntz eskubideak urratzea. Indarrean den Euskararen legearen berri izan beharko genuke, bai euskaldunok eta baita erdal hiztunek ere. Hala, guk geure eskubideen berri izango genuke, eta erdal hiztunek euren betebeharren berri.


Comment: