Zumarragako Ezker Abertzaleak hauteskundeak demokratikoak izan daitezen eta bake prozesuaren alde sinatzera deitzen dio Zumarragako herri osoari

Maiatzak 27ko hauteskundeak demokratikoak izateko, aukera politiko guztiek presente egon behar dute. Ezker Abertzaleari ixten bazaio berriro ere Zumarragako udaletxeko atea, hauteskunde horiek ez dira demokratikoak izango eta gure herriak duen arazo politikoa areagotu egingo da, nahi eta nahi ez.

Azpimarratu behar da hauteskunde hauek Euskal Herriarentzat oso momentu kritiko batean iristen direla. Jokoan dago gatazkaren konponbidea, jokoan dago Euskal Herrian prozesu demokratiko bat martxan jartzea, eta oso seinale txarra da PNV eta PSOE biak batera ikustea ezker abertzaleari baldintzak jartzen hauteskundetan parte hartu ahal izateko. Prozesu serio bat ezin da eraiki alde bat etengabe kolpatua eta legez kanpo mantentzen bada, eta gaur egun, ezker abertzalearen aurkako jazarpen poliziala, mediatikoa eta juridikoa inoiz baino indartsuagoa da.

Horregatik diogu hauteskunde hauek demokratikoak izatea ez dagokiela soilik ezker abertzaleari edota ezkertiar eta abertzaleak sentitzen direnei. Zumarragako herri osoari dagokio sinatzea hauteskundeak demokratikoak izateko. Hau ez da ezker abertzalearen problema bat, baizik eta sentsibilitateko politikoarena, zeren eta demokrazia eraikitzea euskal herritar sentitzen garen guztion esfortzuarekin lortuko dugu edota ez dugu lortuko.

Sinatzeko ordutegia:

APIRILAK 12tik 21era

  • Zumarragako udaletxeko idazkaritzan:
    • Lan egunetan Goizez:, 9:00tatik 14:00etara
    • Lan egunetan Arratsaldez: 17:30tatik 19:00ertara
    • Larunbata 14 eta 21an: 11:00etatik 13:00etara
  • Notaritzan
    • Lanegunetan, notaritzako lan orduetan

Oharra: NAN (DNI) edota pasaportea eraman behar da.

Explore posts in the same categories: Albisteak

One Comment on “Zumarragako Ezker Abertzaleak hauteskundeak demokratikoak izan daitezen eta bake prozesuaren alde sinatzera deitzen dio Zumarragako herri osoari”

  1. malvix Says:

    Animo denok sinatzera!! Lehenengo egunean, ostegunean, 50 sinadura bildu dira. Ezin da utzi azkenengo egunerako eta lehenbailehen bete behar dugu kupoa. Zumarragan 500 sinadura lortzea ez da batere erreza izango, eta ahal dugun jende gehiena eraman behar dugu udaletxera.
    Urretxun errazagoa dute, herri txikiagoa denez, soilik 100 sinadura behar dituzte.


Comment: