Badator Zumarraga berria!
Maiatzak 27an udal eta foru hauteskundeak daude eta Ezker Abertzaleak bertan parte hartzeko borondate osoa azaldu du, baita Zumarragan ere. Gure helburua da ahalik eta atxikimendu gehien lortzea bake prozesuaren alde, autodeterminazio eskubidearen alde, eta Zumarraga justuago baten alde.
Horrela, hilabeteak daramatzagu lanean ezkertiar eta abertzaleon hautes-zerrenda eta Herri Programa bat Zumarragako jendarte osoari eskaintzeko. Lehenengo pausua izan zen diagnostiko sozial, kultural eta ekonomiko handi bat egitea. Lan hau, Urretxuko lagunekin batera burutu genuen, eta 100 pertsonek parte hartu genuen.
Orain, diagnostiko horretatik abiatuta, Zumarragako Herri Programa lantzen ari gara. Harreman pertsonal ugari egiten ari gara, eta gure proposamenak Zumarragako sektore sozial, ekonomiko eta kultural desberdinekin konpartitzen ari gara, talde horien ekarpenak eta iritziak jasotzen ari garen bitartean.
Horixe da, hain zuzen ere, Weblog honen helburua: Zumarragako edozein pertsonen ekarpenak jasotzea, denon artean Herri Programa ahalik eta herritarrena egiteko.
Funtzionamendua oso erreza da, guk aldiro galdera bat egingo dugu Zumarragari dagokion gai baten inguruan, eta zuk zure ekarpenak, iritziak, kritikak, eta abar egiteko aukera izango duzu. Oso erraza da: klik egin hemen beheran dagoen “Comment” hitzaren gainean, erregistratu eta zure iritzia utzi. Era berean, gure herriarekin zerikusia duen aktualidadeko albisteen inguruan eztabaidak sortzeko aukera izango da.
Parte hartu Zumarraga berri bat denon artean eraikitzeko!
2007k2007 Abril 10, at 3:56 pm
Hi, this is a comment.
To delete a comment, just log in, and view the posts’ comments, there you will have the option to edit or delete them.