Egun on, lagunok!
Inma Albisua naiz, zumarragako alkatetzarako ANVko hautagaia, edo hobe esanda, nintzen. Egun, ilegala naiz; estatuko jaun/andre txit-txit gorenek horrela erabaki dutelako. Aho batez esan dute ilegala naizela, eta ez bakarrik ilegala; beste kalifikatzaile asko ere erabili baitituzte ni, eta nirekin batera beste milaka pertsona definitzeko: kutsatuak, susmagarriak, erradikalak,… hitz batean: gaiztoak, eta hori dela eta zigorra jartzea ezinbestekoa zen, betiko eredutik ihes egiten dutenak zigortu egin behar direlako.
Zein zigor? Hautesle eta hautagai izateko eskubiderik ez; ahotsik ez; erabakirik ez; eta hori…. hurrengo 4 urteetarako. gero…ikusiko dugu!!!
Berria naiz politika munduan eta bertako barruak ez ditut gehiegi ezagutzen ez ulertzen. Hala ere, herritar xume bezala, gogoeta batzuk egiteko ausardia onartuko didazue eta ondorio batzuk ateratzeko atrebentzia.
Hiztegiarekin hasiko naiz: gure agintariei ahoa bete-bete egiten zaie demokrazia, adierazpen-askatasuna, estado de derecho bezalako hitzekin. Euren diskurtsoek ez dute baliorik hitz hauek erabiltzen ez badituzte. Gaur bertan umeen hiztegi batean hitz hauetako batzuen esanahia bilatu dut eta hau nire sorpresa honakoa irakurtzerakoan: Demokrazia: “forma de gobierno en que los ciudadanos eligen a sus gobernantes por medio de votaciones y estos deben gobernar cumpliendo la ley” . Bai, ondo irakurri dut. Orduan…tontatzat hartu naute edo ziria sartu nahi digute. eta… aukeran bigarrenakin gelditzen naiz, tonta ez naizela ziurtatuta daukadalako, nahiz eta batzuetan tonto-planta egin behar.
Agintari jaunak, 84.000 firmas han avalado una opción totalmente legítima para que la izquierda abertzale esté presente en la instituciones. ¿acaso son 84.000 los tontos? y para colmo 133 listas de un partido con todas las bendiciones legales quedan fuera de cualquier planteamiento….democrático? en base a impresiones, suposiciones,… que no se fundamentan de ninguna forma jurídicamente, por mucho que nos quieran hacer creer lo contrario, utilizando todos los instrumentos que, eso sí, están a su alcance. (Llámense leyes de partidos, llámense medios de comunicación, llámense cuerpos policiales).
Sres del PSOE,y acólitos del PNV. No se confundan y no se burlen ni provoquen más a este pueblo. lo que Vdes. proclaman se llama “democracia para el pueblo pero sin el pueblo” y eso en el diccionario tiene otro nombre: fascismo.
Beste gogoetatxo bat ere egin nahi nuke:
Paktoak, reditoak, eskañoak,… esan bezala politika haundiari buruz ezer gutxi dakit eta matematikan ere trebezi berezirik ez dut, baina…..beno…, paktoei buruz gure herriko Imaz jaun txit gorenak argitu dizkigu behingoz gauzatxo batzuk eta ez naiz gehiago luzatuko. Bera ere, kutsatuta ote???
Bestalde, zentzugabekeri honen ondorio bezala zera ateratzen dut: PNVk orain arte izandako statusa mantenduko lukeela kontra egingo liokeen milaka pertsonako zurrunbilo hau kanpoan utzita, beste 4 urtetan dena ondo lotuta duela ziurtatuz: boterea, komunikabideak, instituzioak,….ez dago gaizki!! bejondeizuela!! estratega meritua gutxienez emango dizuet: herri hau bai, beste hori ez,…
Ondorio hauetara ni bakar bakarrik iritsi banaiz, zalantzarik ere ez daukat gure agintariek ere eurenak aterako zituztela eta jakinaren gainean egongo direla milaka pertsonen kanporaketak frustrazioa, haserrea, ezintasuna eta batez ere amorrua sortzen duela.
Itxaropena eta iluntasunaren arteko muga oso laburra da eta pakea eta demokraziaren izenean egindako astakeri honek kolokan jar dezake abian dagoen itxaropenez betetako prozesu hau; betoa jarrita ikuspegi desberdina dugun milaka herritarroi, ezkertiarrak, abertzaleak eta independentistak garela oihuka esateagatik.
Porque pluralidad significa precisamente eso: variedad, diversidad…, y se está condicionando el acceso de muchos ciudadanos a la vida pública por no adherirse a una corriente determinada y dominante, y esto conculca gravemente la libertad de expresión. Porque,
“la libertad de expresión no consiste sólo en poder decir lo que pienso sino en que nadie me pueda obligar a decirlo”
Geure burua egungo egoeran kokatu ondoren esan behar dut, hemen gaudela eta hemen egongo garela eta ezezko guzti horien aurrean hona hemen gure baiezkoak:
-bai borobila partahartzeari
-bai borobila elkarrizketari
-bai borobila prozesu osoari
-bai borobila bozketari!!!
zumarraga dinamiko, aurrerakoi eta ezkerti baten alde!!!!!!
Si hacemos una encuesta en Zumarraga sobre cuál es el primer problema al que el ayuntamiento debería darle solución, seguro que ese es el de la vivienda. Al menos, eso dice el Euskobarometro en lo que respecta a toda la CAV.
Zumarragako Ezker Abertzaleak, Euskal Herriko herri eta hiri guztietan bezala, indarrak biltzera eta sinadurak batzera deitu ditu asteotan herritarrak.